lunes, 2 de marzo de 2020

Negu honetako lehen kaio hegalzuria (Larus glaucoides) azaldu da Ondarroara

Otsaila hasieran ipar kaio (Larus hyperboreus) bat azaldu zen Ondarroako kaira baina oraingo honetan lehen urteko kaio hegalzuri (Larus glaucoides) bat izan da bixitatu gaituena. 

Kaio haundien artean bi kaio hauek dira, heldutasunera iristean hegal puntak zuriak mantentzen dituzten bakarrak. Bainan tamainari dagokionez ipar kaioa dexente haundiagoa da kaio hegalzuriarekin alderatuz. 


Tamainaz gain Kaio hegalzuriak besteak beste burua ere askoz borobilagoa du eta mokoa ere txikiagoa. Goiko argazkian, gure kaio hankahoria da bigarren dagoena eta kaio beltz haundi bat izango litzateke azkenekoa. Denak ere lehen urteko kaioak dira. 

Baiñu bat hartzen Ondarroako kaian
Gure kostaldera etortzen diren ale bakanak, erderazko bere izenak dioen bezala "Gaviota Groenlandesa" Groenlandiatik iristen zaizkigun aleak izango lirateke. 


Kanadako ipar-ekialdeko muturrean kumatzen den kaio hegalzuriaren espezie berdinekoa dena bainan era berean azpiespezie ezberdinekoak diren kumlieni kaio hegalzuriak, hegal puntak grisaxeago izaten dituzte eta horregatik dakigu hegazti bakoitzaren jatorria zein den. 


Kanadako kumlieni kaio hegalzuriaren behaketak ere izan dira kantauri ixuri aldean bainan oso, oso bakanak izan dira, honera etortzen direnak batez ere Groenlandiatik iristen diren kaio hegalzuriak dira. 


Autore batzuek Kanadako Kumlieni azpiespeziea Kanada iparraldeko Thayeri kaioa eta Groenlandiako kaio hegalzuriaren arteko nahasketa bezala hartzen dute. 


Honeraino iristen zaizkigun Kaio hegalzuri hauek, orokorrean gazteak izaten dira nahiz eta helduren bat ere noizbehinka iristen den. 


Groenlandiatik neguan irtetzen diren ale hauek, gehienak  Islandia, Norvegia edo Eskozia aukeratzen dute eta honeraino iristen direnak berriz, beraien bizileku arruntetik gehien urruntzen direnak izango lirateke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario