jueves, 23 de enero de 2020

Ameriketako Bonaparte antxeta (Chroicocephalus philadelphia) baten bixita izan degu Pasaiako badian

Ipar Amerikako iparraldean kumatzen den beste antxeta txiki bat etorri zaigu bisitan Euskal herrira. Alaska-tik hasi eta James Bay-ra bitartean kumatzen da eta negua berriz Estatu Batuetako eta Mexikoko atlantiar zein pazifikoko kostaldeetan igarotzen du. Baina badira ale bakan batzuk Europaraino ere iristen direnak eta hau horietako bat da. Euskal herrian oso errejistro gutxi daude, hiruzpalau izango dira orain arte denera hemen zitatu direnak. Europan ere oso erregistro gutxi daude espezie honenak, eta gutxi gorabehera horien % 80 a Britainia Handiko uharteetan suertatzen direnak dira. Bitxikeri bezala Galizian bada ale bat urtero beti leku berdinera negua igarotzera joaten dena eta aurtengo udazkenean, Galizia bidean Donostian egun batzuk igaro zituen, bere hanka batean zuen marka batei esker jakin izan zen Galiziakoa eta Donostikoa ale berdinak zirela. Donostian ikusi genuen Bonaparte kaioaren irudia hemenBonaparte kaioak Antxeta mokogorriaren hantz haundia du, behekaldeko argazkietan ikusten den bezala, besteak beste hanka arroxagoak ditu, tamainaz ere txikiagoa da eta mokoa ere beltzagoa du. Begirada bota nahi badiozue, behekaldean dituzue berari ateratako argazki batzuk.



























lunes, 20 de enero de 2020

Antxeta mokogorriaren (Chrocoicephalus ridibundus) edertasuna, naturak eskeintzen digun altxor horietako bat

Antxeta mokogorriek negua igarotzen dute Euskal herri zein kantauri ixuri aldeko kostaldean, bainan udaberria iristean hemendik denek alde egiten dute Europa ipar zein ekialdera kumatzera. Gure artean, ibai, kaia zein paduretan negua igarotzen duten kaio edo antxeta arruntenetakoak izanik, askotan ez diogu bere lumajearen aldaketei asko erreparatzen. Hemen neguaren zatirik haundiena neguko lumajearekin igarotzen badute ere hemendik aurrera, udaberria gerturatzen hasi den heinean, batzuk eztei aurreko lumaje ederrarekin azaltzen hasi zaizkigu. Hori dela eta orain da garairik onena beraien eztai aurreko lumaje ederretaz gozatzeko. Sarritan garrantzia argi asko egiten duten gauzei edo momentuko anedoktei ematen diegu, baina ez gara ohartzen egunerokotasunean izugarrisko  altxorrak ditugula, horietako bat antxeta mokogorriaren eztei aurreko lumaje liraina izango litzateke. Naturak eskeintzen digun beste altxor horietako bat.


Antxeta moko gorri batzuk eraztunduta etortzen direnez, badakigu beraien jatorria zein den. Ale hau Bilboko alde zaharraren ondoan ikusi zuen lehengo astean Emilio Salvatierrak eta eraztunaren bidez orain dela hiru urte Polonian anillatua izan dela jakin izan degu.
Eraztuna gertuagotik ikusita.
beste hau berriz Pasaiako badian zebilen lehengo astean eta hau ere Polonian eraztundutakoa dela jakin izan degu. Hau oraindik neguko lumajearekin dago.













sábado, 18 de enero de 2020

Ipar ameriketako Guanaguanare kaioa (Larus atricilla) bisitari kantauri itsasoan

Ipar Amerikan ugaltzen den kaio bat izan arren, atlantiko osoa gurutzatu ondoren Europaraino iritsi zaigun aleetako bat da berau.  Hegazti migratzaile partziala da eta bere oiko negu lekuak, zentro amerika osoko kostaldeak dira, Atlantiko aldekoak zein Pazifikoan Mexikotik hasi eta Perurainoko kostalderainokoak. Europaraino urtero azaltzen zaigu aleren bat edo beste, batez ere Britainia Handiko uharteetara eta Atlantikoko beste herrialde batzuetara. Ale hau kantabriako Santoña herrixkan dabil azkeneko egun hauetan, Alejandro Garcia Herrerak ikusi zuen lehenbizi eta Jesus Menendez en laguntzarekin aurkitu ahal izan nuen beranduago. Aurtengo neguan Kanaria uharteetan ere badabil beste ale bat gehiago. Behekaldean dituzue Santoñako ale honi atera nizkion argazki batzuk. Pasa den udaberrian jaiotakoa da eta ondorioz lehen neguko lumaje tipikoa du.