jueves, 20 de febrero de 2020

Arcachon-eko badia kaio txikietaz gozatzeko leku ezin hobea da

Ameriketako Delaware kaioa (Delaware kaioa), Kaio mokohoria (Larus Canus), Antxeta buru beltza (Larus melanocephalus)  edo Antxeta moko gorri (Chrocoicephalus ridibundus) ugari ikusi genituen bertan

Delaware kaio Amerikarrari dagokionez pare bat ale urtero etortzen dira Arcachon-eko badiara negua igarotzera. 

Europako kaio moko horiek ez bezala, Delaware kaioek Amerikarra izateaz gain, begi argiak izaten dituzte.

Beste berezitasuneko bat, hegal puntako orban txurian du, Europar kaio moko horiak askoz ere haundiagoa izaten du.

Delaware kaioetako batek Arcachoneko hondartza ingurua izaten du bere neguko bizi leku gogokoena, guk behintzat, urtero inguru horretan ikusi izan degu.

 
Eta Arcachon-eko badiako kaio mokohorieri dagokionez, Euskal kostaldean ikusten diren ale bakanekin  alderatuz kopuru haundiak pasatzen duten negua bertan.

Ideia bat egite aldera, laku txiki batean 116 kaio mokohori batera ere zenbatzera iritxi ginen.

Europa iparraldean kaio arrunta izan arren, hegoaldera jeitxi ahala kopurua gutxitzen juaten da eta Arcachoneko badia izango da seguruenik, hego-mendebaldeko Europan talde haundienak elkartzen diren tokia.

Kaio mokohoria Arcachondik behera oso kaio bakana da, euskal herriko kostaldean ale gutxi batzuk bakarrik ikusi ditugu negu honetan. 

Sakonera gutxiko ur geldiak izaten ditu oso gogoko hegazti honek eta euskal kostaldeko hezegune gehienak ondatuta ditugunez, Arcachoneko badia bezalako ingurunetan aurkitzen dute babes hobeagoa kaio hauek.

Ur geldi hauetan bilatzen dituzte elikagaiak hegazti hauek, batez ere arrai txiki, narrazti, intsektuetaz elikatzen dira.

Antxeta moko gorriek kaio mokohoriaren antzeko habitata du gustokoen, bainan hauek kaio mokohoriak ez bezala ugariak dira gure hezegune degradatu eta kaietan.

Antxeta moko gorriak Itsasora, lotara bakarrik joan izan oi dira, ibai batean zenbat ale dauden zenbatzeko modurik errazena, ilunabarrean ibaia itsasoratzen den gunean zenbatzen jartzea da. Egunean zehar gustorago ibiltzen dira ibaietan edo ur geza izaten den ingurunetan.

Kaio txikiekin bukatzeko, Antxeta buru beltzak falta zaizkigu; 

Orain arteko beste kaio txiki hauek ez bezala, hauek itsaso zabala dute gustoko elikatzeko, bainan atseden artzeko erabiltzen dituzte hezegune edo marearteko inguruneak.


Negu partean Antxeta burubeltzek burua zuria izaten dute udaberriak aurrera egin ahala beltza jartzen zaie. Otsailean gaudela kontuan izanin, batzuei yada beltza jartzen ari zaien bitartean beste batzuek oraindik zuria mantentzen dute.

Bukatzeko, Gabriel Martin Maldrildarrarekin batera Arcachoneko laku batean ateratako argazkia duzue, atzekaldean ikusten diren kaio txiki horiek kaio moko horiak ziren gehienak.


domingo, 16 de febrero de 2020

Ondarruko ipar kaioa (Larus hyperboreus)

Ipar artikoko kostaldean bizi eta kumatzen den kaio zuri haundi hau etorri zaigu bixitan Euskal kostaldera. Orain dela hilabete inguru Ana Mirandak Zumaian ikusi zuen berbera dela antzematen da mokoaren koloreak elkar konparatuta.

Lehen urte edo neguko kaio gazteek arrosa koloreko mokoa izaten dute, mokoaren puntan mantxa beltz bat dutelarik. 

Kantauri itsasoan, 70-ko hamarkadatik aurrera, neguoro aldiro atzematen hasi zen eta orain berriz urtero azaltzen zaizkigu ale batzuk, batez ere negu partean. 

Gehienak lehenengo edo bigarren urtekoak izan oi dira honera etortzen zaizkigunak. Lehenagoko urtean 4 ale ezberdin ikusi ziren adibidez. Baina aurten lehenengo alea da Euskal kostaldera iritxi zaiguna.

Honera etortzen zaizkigun aleak, Groenlandia edo Kanada iparraldeko Terranova aldetik iristen zaizkigula uste da.

Ondarroako kaia, kaioak ikusteko lekurik onenetakoa degu Euskal herri zein kantauri ixuri aldean.  Negu sasoi honetan Getaria, Hondarribi eta abarreko kaia askotan bajurako txalupak geldirik izaten diren bitartean, Ondarroako kaian neguan ere arrain kopuru haundiak mugitzen jarraitzen dute. Hori dela eta, arrai ondakin bila, inguru honetara negutzera etortzen diren kaio gehienak Ondarruko kaira itsatsita geratzen dira.

Behekaldeko argazkietan ikusten den ipar kaio hau duzue horietako adibide bat. Juankar Andres eri ere eskerrak eman nahi nizkioke, berak abixatu bai zigun ipar kaioaren presentziaz.

Lehen urteko ipar kaioak zuri zuriak izaten dira eta heldua egin ahala bizkarraldea grisagoa jartzen zaie. Beste sarrera honetan sartuta ikusi daitezke, heldua egin bitarteko lau urteetan zehar ze nolako lumajea izaten duen; Ipar kaioaren lumaje ezberdinak


Besteak beste Gabi Martin Maldrildarra eta Sophie Damián Frantziar kaio zaleak izan genituen bixitan Ondarrun igande honetan. 
















jueves, 6 de febrero de 2020

Antxeta hankabeltza (Rissa tridactyla) euskal herrian neguan arrunta izatetik arraroa izatera pasa den beste hegazti bat

Antxeta hankabeltzak Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean, Galiziako kostan konkretuki, kumatzen zuten orain dela gutxi arte. Baina azken urteotan Galiziako kolonia hori desagertu egin da eta gure kostaldean ere neguan gero eta gutxiago ikusten dira. Horregatik, orain dela pare bat egun Getarian azaldu den alea notizia izatera iritxi da, hau orain dela urte gutxi arte arrunta zenean. 
Aldaketa horien arrazoien artean klima aldaketa, edo gehiegizko arrantza daudela uste da. Azken honi lotuta, antxeta hankabeltz honek, pita bat du tragatuta, nahiz eta iritxi zenean hala ez izan. Gaur egun gure kostaldeko portuak arrantzarako kainaberaz beterik aurkitzen dira eta bertara gerturatzen den hegazti oro kainaberen pitan arrapatuta geratzen da, adibideak ugariak dira. IUCN eta Birdlife-ren arabera, antxeta hankabeltzaren  beherakada %87koa da 2000. urteaz geroztik Orkey eta Shestland uharteetan. Bestalde,  kalkulatzen dute mundu osoko gainbehera 70. hamarkadatik aurrera %40ra iritsi daitekeela. Hori dela eta, munduko hegaztien zerrenda gorrian sartu dute duela gutxi. Gainbeheraren inguruko informazio zabalagoa, orain dela urte gutxi batzuk eginiko beste sarrera batean duzue nahi izanez gero, hemen.
Oso ohitura pelagikoak dituen itsas hegazti txiki bat da eta horregatik, kumatze garaian edo ekaitz bateko haize bortitzek kostalderaino bidali dutenean bakarrik izaten da kostaldean ikusteko aukera. Bertako kaio hankahoriarekin alderatuz, hanka txikiagoak eta beltzak ditu. Gainera, hegan egitean hegoeetako puntak tinta beltz batean sartuak izango balitu bezala ikusten zaizkio. Behekaldeko irudi hauetan ikusten dira xehetasun horiek hobekiago.