domingo, 16 de febrero de 2020

Ondarruko ipar kaioa (Larus hyperboreus)

Ipar artikoko kostaldean bizi eta kumatzen den kaio zuri haundi hau etorri zaigu bixitan Euskal kostaldera. Orain dela hilabete inguru Ana Mirandak Zumaian ikusi zuen berbera dela antzematen da mokoaren koloreak elkar konparatuta.

Lehen urte edo neguko kaio gazteek arrosa koloreko mokoa izaten dute, mokoaren puntan mantxa beltz bat dutelarik. 

Kantauri itsasoan, 70-ko hamarkadatik aurrera, neguoro aldiro atzematen hasi zen eta orain berriz urtero azaltzen zaizkigu ale batzuk, batez ere negu partean. 

Gehienak lehenengo edo bigarren urtekoak izan oi dira honera etortzen zaizkigunak. Lehenagoko urtean 4 ale ezberdin ikusi ziren adibidez. Baina aurten lehenengo alea da Euskal kostaldera iritxi zaiguna.

Honera etortzen zaizkigun aleak, Groenlandia edo Kanada iparraldeko Terranova aldetik iristen zaizkigula uste da.

Ondarroako kaia, kaioak ikusteko lekurik onenetakoa degu Euskal herri zein kantauri ixuri aldean.  Negu sasoi honetan Getaria, Hondarribi eta abarreko kaia askotan bajurako txalupak geldirik izaten diren bitartean, Ondarroako kaian neguan ere arrain kopuru haundiak mugitzen jarraitzen dute. Hori dela eta, arrai ondakin bila, inguru honetara negutzera etortzen diren kaio gehienak Ondarruko kaira itsatsita geratzen dira.

Behekaldeko argazkietan ikusten den ipar kaio hau duzue horietako adibide bat. Juankar Andres eri ere eskerrak eman nahi nizkioke, berak abixatu bai zigun ipar kaioaren presentziaz.

Lehen urteko ipar kaioak zuri zuriak izaten dira eta heldua egin ahala bizkarraldea grisagoa jartzen zaie. Beste sarrera honetan sartuta ikusi daitezke, heldua egin bitarteko lau urteetan zehar ze nolako lumajea izaten duen; Ipar kaioaren lumaje ezberdinak


Besteak beste Gabi Martin Maldrildarra eta Sophie Damián Frantziar kaio zaleak izan genituen bixitan Ondarrun igande honetan. 
















No hay comentarios:

Publicar un comentario