Ameriketako Delaware kaioa (Delaware kaioa), Kaio mokohoria (Larus Canus), Antxeta buru beltza (Larus melanocephalus) edo Antxeta moko gorri (Chrocoicephalus ridibundus) ugari ikusi genituen bertan
Delaware kaio Amerikarrari dagokionez pare bat ale urtero etortzen dira Arcachon-eko badiara negua igarotzera.
Europako kaio moko horiek ez bezala, Delaware kaioek Amerikarra izateaz gain, begi argiak izaten dituzte.
Beste berezitasuneko bat, hegal puntako orban txurian du, Europar kaio moko horiak askoz ere haundiagoa izaten du.
Delaware kaioetako batek Arcachoneko hondartza ingurua izaten du bere neguko bizi leku gogokoena, guk behintzat, urtero inguru horretan ikusi izan degu.
Eta Arcachon-eko badiako kaio mokohorieri dagokionez, Euskal kostaldean ikusten diren ale bakanekin alderatuz kopuru haundiak pasatzen duten negua bertan.
Ideia bat egite aldera, laku txiki batean 116 kaio mokohori batera ere zenbatzera iritxi ginen.
Europa iparraldean kaio arrunta izan arren, hegoaldera jeitxi ahala kopurua gutxitzen juaten da eta Arcachoneko badia izango da seguruenik, hego-mendebaldeko Europan talde haundienak elkartzen diren tokia.
Kaio mokohoria Arcachondik behera oso kaio bakana da, euskal herriko kostaldean ale gutxi batzuk bakarrik ikusi ditugu negu honetan.
Sakonera gutxiko ur geldiak izaten ditu oso gogoko hegazti honek eta euskal kostaldeko hezegune gehienak ondatuta ditugunez, Arcachoneko badia bezalako ingurunetan aurkitzen dute babes hobeagoa kaio hauek.
Ur geldi hauetan bilatzen dituzte elikagaiak hegazti hauek, batez ere arrai txiki, narrazti, intsektuetaz elikatzen dira.
Antxeta moko gorriek kaio mokohoriaren antzeko habitata du gustokoen, bainan hauek kaio mokohoriak ez bezala ugariak dira gure hezegune degradatu eta kaietan.
Antxeta moko gorriak Itsasora, lotara bakarrik joan izan oi dira, ibai batean zenbat ale dauden zenbatzeko modurik errazena, ilunabarrean ibaia itsasoratzen den gunean zenbatzen jartzea da. Egunean zehar gustorago ibiltzen dira ibaietan edo ur geza izaten den ingurunetan.
Kaio txikiekin bukatzeko, Antxeta buru beltzak falta zaizkigu;
Orain arteko beste kaio txiki hauek ez bezala, hauek itsaso zabala dute gustoko elikatzeko, bainan atseden artzeko erabiltzen dituzte hezegune edo marearteko inguruneak.
Negu partean Antxeta burubeltzek burua zuria izaten dute udaberriak aurrera egin ahala beltza jartzen zaie. Otsailean gaudela kontuan izanin, batzuei yada beltza jartzen ari zaien bitartean beste batzuek oraindik zuria mantentzen dute.
Bukatzeko, Gabriel Martin Maldrildarrarekin batera Arcachoneko laku batean ateratako argazkia duzue, atzekaldean ikusten diren kaio txiki horiek kaio moko horiak ziren gehienak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario