Antxeta mokogorriek negua igarotzen dute Euskal herri zein kantauri ixuri aldeko kostaldean, bainan udaberria iristean hemendik denek alde egiten dute Europa ipar zein ekialdera kumatzera. Gure artean, ibai, kaia zein paduretan negua igarotzen duten kaio edo antxeta arruntenetakoak izanik, askotan ez diogu bere lumajearen aldaketei asko erreparatzen. Hemen neguaren zatirik haundiena neguko lumajearekin igarotzen badute ere hemendik aurrera, udaberria gerturatzen hasi den heinean, batzuk eztei aurreko lumaje ederrarekin azaltzen hasi zaizkigu. Hori dela eta orain da garairik onena beraien eztai aurreko lumaje ederretaz gozatzeko. Sarritan garrantzia argi asko egiten duten gauzei edo momentuko anedoktei ematen diegu, baina ez gara ohartzen egunerokotasunean izugarrisko altxorrak ditugula, horietako bat antxeta mokogorriaren eztei aurreko lumaje liraina izango litzateke. Naturak eskeintzen digun beste altxor horietako bat.
Antxeta moko gorri batzuk eraztunduta etortzen direnez, badakigu beraien jatorria zein den. Ale hau Bilboko alde zaharraren ondoan ikusi zuen lehengo astean Emilio Salvatierrak eta eraztunaren bidez orain dela hiru urte Polonian anillatua izan dela jakin izan degu.
Eraztuna gertuagotik ikusita.
beste hau berriz Pasaiako badian zebilen lehengo astean eta hau ere Polonian eraztundutakoa dela jakin izan degu. Hau oraindik neguko lumajearekin dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario