Ipar Amerikan ugaltzen den kaio bat izan arren, atlantiko osoa gurutzatu ondoren Europaraino iritsi zaigun aleetako bat da berau. Hegazti migratzaile partziala da eta bere oiko negu lekuak, zentro amerika osoko kostaldeak dira, Atlantiko aldekoak zein Pazifikoan Mexikotik hasi eta Perurainoko kostalderainokoak. Europaraino urtero azaltzen zaigu aleren bat edo beste, batez ere Britainia Handiko uharteetara eta Atlantikoko beste herrialde batzuetara. Ale hau kantabriako Santoña herrixkan dabil azkeneko egun hauetan, Alejandro Garcia Herrerak ikusi zuen lehenbizi eta Jesus Menendez en laguntzarekin aurkitu ahal izan nuen beranduago. Aurtengo neguan Kanaria uharteetan ere badabil beste ale bat gehiago. Behekaldean dituzue Santoñako ale honi atera nizkion argazki batzuk. Pasa den udaberrian jaiotakoa da eta ondorioz lehen neguko lumaje tipikoa du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario