martes, 31 de diciembre de 2019

Marikoi haundiak (Stercorarius skua) kaio hankahoriak erasotu ondoren hil eta jaten

Udazken honetan itsasoko ekaitzek oso gogor aztindu du Euskal herriko kostaldea. Hori dela eta itsaso zabalean bizi ohi diren hegazti ugari kostako lehen lerroraino etorri dira. Horietako bat Marikoi haundia izan da (Stercorarius skua). Bere elikatzeko modurik arruntena beste hegaztiak atzetikan jarraitu ondoren jana bora araztean datza, baino oraingo honetan kostalderaino gerturatu zitzaizkigun Marikoi haundi hauek, goseak larri zauden eta kaio hankahoriei eraso egiten ikusi genituen non nahi. Eraso horietan, batzuetan kale egiten bazuten ere, beste batzuetan kaio hankahoriak hiltzeraino iristen ziren. Marikoi haundiak kaioak akabatzeko modu arruntena, bere mokoarekin kaio hankahoriaren lepaldea ondo estutu ondoren, burua urpera sartu eta ito araztea zen. Baino belar gainean, uretatik kanpora ere ikusi genuen ale bat akabatuta. Beraz, erasotzaileak izatetik erasotuak izatera pasa dira oraingo honetan gure kaio hanka horiak. Irudi gehienak Lapurdiko Angelu herrian, Adur ibaia itsasoratzen den ingurunean ateratakoak dira. Behekaldean dituzue irudi horietako batzuk.

























1 comentario: