miércoles, 6 de mayo de 2020

Svalbard eko kaioak Axel Odriozola biologoaren eskutik

Svalbard Norvegia eta Ipar poloaren artean dagoen Norvegiako artxipelago txiki bat da. Munduko biztanleen artean iparraldeen bizi direnen artean daude Svalbard en bizi diren biztanleak. Klima aldaketa hitzetik hortzera darabilgun honetan horrelako ingurune izoztuek geroz eta gehiago erakartzen naute.



Bertako glaziarretako lur malkartsu eta izoztuetako tundretan hartz zuri, elur orein zein Artikoko azerietaz gain, badira han guretzako oso bereziak eta interesgarriak diren kaio multzo bat. Besteak beste Ipar kaioak, Antxeta hankabeltzak, Europa iparraldeko kaio hauskarak edo Boli kaioak. 

Axelek ingurune haietan, itsasontzi batean sartuta biologo lanak egiten hiruzpalau urte pasa zituela aprobetxatuz, kaio guzi hauei argazkiak ateratzeko aprobetxatu zuen. Kaioei argazkiak ateratzeko, itsasontzi gainean pausatzen zitzaizkion guneak aprobetxatzen zituen. Hain leku bakarti eta urrunera joateko aukerarik izan ez dugun kaiozaleontzako, aukera paregabea da argazki hauek aztertu ahal izateko aukera izatea. 


Hegoaldeago bizi diren kaio gehientsuenak ez bezala, ipar poloan bizi diren kaio hauek, bataz beste beraien lumajea askoz zuriagoa izaten dute, beraiek bizi diren ingurune zurian hobeto kamuflatzeko balio dielarik zuritazun horrek.

Alexek kaioez gain itsas hegazti talde ederrak ikusten zituen bere bidaietan. Goiko argazki honetako hegaztiak fulmarrak dira, bainan Europa hegoaldeago bizi diren fulmarrak ez bezala, argazki honetako askori bizkar aldea beltza ikusten zaie. Bizkar aldea beltzagoa duten fulmarrak ipar polotik gertuago bizi diren hegaztietan bakarrik aurkitu daitezke.


Ipar kaioak (Larus hyperboreus)

Axelek bere bidai hauetan ikusi dituen kaio arruntenetakoa  Ipar kaioa dela ageri da, Svalbard irlako kaiorik ugarienetakoa dela dirudi. Bere heldutasunera iritxi bitarteko lumaje ezberdinak ikusteko aukera eskaintzen dizkigu behekaldeko argazki sorta honek. Euskal herriko kostaldera ere urtero iristen zaizkigu kaio espezie honetako aleren bat edo beste, bainan beti ere ale bakanak izan oi dira. Batez ere negu partean, abendua eta otsaila bitartean izaten dira hemengo behaketa horiek. Kaio hau gure kaio hankahori arruntenakin alderatuz dexente haundiagoa da, helduek hego puntetan ez dute beltz koloreko lumarik izaten eta lumaje gazteetan gorputz guzia zuria izaten du. Bere presentzia nabarmena izaten da hemengo kaioekin taldean nahasten denean.

Udarako lumaje heldua, udaran burua zuri zuria izaten dute eta neguan buruko lumajea beztu egiten zaie.


Lehen udarako lumajea du kaio honek, urte bete inguru izango da jaio zenetik, "primarietako" luma batzuk aldatzen ari da.


Ezkerrekoa lehen udarako lumajea dauka, hau da, urte bete inguru jaio zenetik, desgazte haundia duelako bere lumetan eta zuri gris koloretik zuriagoko bidean dijoalako. Eskubikoa k berriz bigarren udarako lumajea duela dirudi. gazte trasa dexente dituelako oraindik, hirugarren udarakoak lumaje guzia helduarena modukoa izaten dute.

3garren udarako lumajearekin egongo zen hau, buru dena zuria eta gorputz aldean gazte trasa txiki batzuk bakarrik geratzen zaizkiolarik. Hemendik pare bat hilabeterako luma denak aldatzen bukatuko du eta helduaren lumajea izatera pasako da.



Udarako ipar kaio helduen lumaje arrunta degu hau. Buru dena zuri zuria du, bizkar aldea grisa, hego puntak zuriak eta hanka arrosak.
Beste heldu bat udarako lumajearekin.

Goiko talde honetan udarako 4 lumajeak ditugu. Ezkerretik hasi eta eskubi aldera jarraituz ondorengo hauek izango lirateke beraien lumajeak; bigarrengo udarakoa, beste biak lehen udarakoak eta bukatzeko hirugarrengo udarakoa eta heldua udaran.

Udarako lumaje helduarekin

Argazki honetan, hegan dela, ederki ikusten zaie hegal puntako zuritasuna, gure kaio hankahoriek beltza duten bezala hauek zuri zuria izaten dute.

Lumaje gris zuri hau lehen neguko lumajea da eta urteak aurrera egin ahala zuritzen joaten zaie
Beste hegazti gazte bat, hau ere lehen urteko lumajearekin

Lehen neguko ipar kaioaren mokoaren punta beltza izaten da.
Lehen neguko plumajean, bizkar aldean dituen eskama itxurako forma horiek oso deigarriak egiten dira

Lehen neguko kaioa hegan

Ipar kaio honen argazkia udazkenean ateratakoa izango da, argazkian ageri den bezala hegoetako kampo aldean dituen bi edo hiru lumak bakarrik falta zaizkio bere lumaje dena aldatzeko. Era horretara lumaje dena berritzea bukatuko du eta bide batez burua ere beltzagoa jartzen hasiko zaio.,neguko lumajea zaio pixkanaka pixkanaka.

 Ipar kaioaren neguko lumaje arrunta, burua beltzagoa jartzen zaie neguan.

Boli kaioa (Pagophila eburnea)
Kaio mota hau munduko iparraldeen bizi den kaio mota bat  da.Svalbard bera ere bere bizi leku arruntetik hegoaldera geratzen den inguruneetariko bat da. Hegazti hau bizi den lekuetan eguzki argi oso gutxi izaten da neguan, bera ipar polotik hegoalderago jeizten da neguan, argia eta iluntasunaren arteko mugan bizitzeko neguan. Udaran berriz eguzki argia 24 ordutan izango du.  Alexek argazki testimonial hau bakarrik ateratzea lortu bazuen ere. ez dira munduan ornitologo asko izango Boli kaioa ikusteko aukera izan dutenan. Euskal herritik gertuen ikusteko aukera, orain dela hamar bat urte, Frantziako hego mendebaldean dagoen Arcachoneko badian izan genuen aukera.Ornitologoen artean izugarrisko zoramena sortu zuen behaketa hark.


Urriaren 3 an Norbegiako Tromso fiordotik ateratzen ateratako argazkia da

Kaio hauskara (Larus argentatus argentatus)
Kaio espezie hau bi azpi-espezietan banatzen da Europan zehar. Norbegia mendebal aldetik behara Europa mendebaldekoa da bat eta bestea argazkietako hauek bezala, norbegia iparralde eta ekialdekoak. Europa hegoaldean bizi geranontzat kaio hauek oso ezesagunak dira. Bien arteko berezitasun haundiena hego puntetako beltzaren tamainan dago. Iparraldekoek beltz gutxiago izaten dute hegoaldekoena baino eta bizkar aldea ilunagoa ere bai.

Iparraldeko kaio hauskara heldua, argazkian ikusten den bezala hego puntetan oso beltz gutxi du. Kontuan izan behar da hau lumak aldatzen ari dela eta hego puntako pare bat luma zein hego azpiko lumak falta zaizkiola,horrek udazkenean gauden pista emango liguke.

Bigarren neguko kaio hauskara

Hau ere bigarren neguko kaio hauskara izango litzateke, bainan oraingo honetan behekaldetik begiratuta.

Hau berriz lehen urteko kaio hauskara, azkoz ere beltzago behe aldetik

Hau ere bai, lehen urtekoa betikan begiratuta

Hau neguko kaio hauskara heldu baten lumaje arruntetako bat da, hego puntako pare bat luma mudatzea falta zaizkio eta horregatik udazkeneko argazki bat dela nabari da
Bigarren neguko lumajea, Europa hegoaldeko kaio hauskarekin alderatuz bizkar aldea askoz ere ilunagoa dute hauek eta buru aldea oso raiatua. Ameriketako kaio hauskararen antz haundiagoa ikusten diot nik Europa hego aldekoarena baino. Bainan Ameriketako kaio hauskarak ez dira Svalbarderaino iristen eta horregatik Europa iparraldeko kaio hauskara ilun bat izango da.

Goiko hau ere bigarren neguko lumajea duen iparraldeko beste kaio hauskara bat da, bainan oraingo honetan, goikoarekin alderatuta muda pixka bat atzeratuago darama eta horregatik bizkar aldea ez dauka goikoan gaina grisekin



Antxeta hanka beltza (Rissa tridactyla)
Euskal herrian kaio txikiagoei antxeta deitu izan zaie. Antxeta hanka beltz hauek kumatze garaitik aparte urte osoa itsaso zabalean igarotzen dute. Lehenbizi aztertu ditugun beste kaioek ez bezala, Europa atlantiarrean, Bretainiatik hasi eta iparralderago, leku askotan kumatzen dute. Orain dela urte gutxi arte, penintsulan, Galizian ere kumatzen zuten ale batzuk. Munduan ugaria bada ere, bere populazioak nabarmen egin du behera. Galiziakoa desagertu den bezala munduko beste kolonia asko ere desagertu dira eta beste askoek berakada nabarmena izan dute. Kaio hau ez da bizi beste kaio asko bezala gizakiak botazten dituen ondakinetatik, hauei arrantzatzea gustatzen zaio batez ere eta azkeneko urteetan lanzoi arraiak izan duen beherakadaren ondorioa pairatzen ari dela diote ikerketa askorek. Azkeneko urteetan lanzoia pentsutarako erabiltzen hasi dira eta horrek izugarrizko galera eragin die itsas hegazti ugarirei. Euskal herriko kostaldean negutiar nahiko arrunta izan da orain dela urte gutxi arte bainan azpaldiko urteetan oso oso bakanak izaten ari dira hegazti honen zitak. Klima aldaketaren ondorioz, urak berotzen ari diren einean arraia iparralderago aurkitzen omen duten teoriak ere indartzen ari dira.
Antxeta hankabeltza bere neguko lumajearekin, hego puntako beltz orban horiek behar baino askoz txikiagoak ditu eta orain, udazkenean lumak aldatzea bukatzean askoz haundiagoak izango ditu. Orain lumaje horreri desgaste haundia nabari zaio. Agian bigarren negukoa ere izan liteke, lumaje heldurantz dijoana.

Goiko kaio berberaren beste irudi bat


Oraingo honetan antxeta hankabeltz gazte bat Marikoi isats labur (Stercorarius pomarinusbaten ondoan

Beste angulo batetikan 


Antxeta hanka beltz gaztea bainan orain dela urte bete jaioa, mokoa horia duelako dakigu orain urte bete jaiotakua dela.



Hau ere Antxeta hanka beltza gaztea degu, bainan oraingo honetan mokoa beltza duenez, orain dela hilabete gutxi jaiotakoa izango da.

Antxeta hanka beltza udarako lumaje arruntarekin


 Oraingoan Antxeta hanka beltz talde bat udarako lumaje arruntarekin

Argazki honetan oso ondo ikusten den bezala begiak beltz beltzak izaten dituzte eta mokoa berriz limoi kolorekoa

  Denak lerroan jarrita atsedena hartzen

Pasa den udaran jaiotako kaio hankabeltza izango litzateke hegan dagoena eta pausatuta daudenak helduak izango lirateke.

Oraingo honetan, goiko antxeta berdinak bainan denak pausatuta

  Urtebeteko gaztea eta helduak elkarrekin.
Goiko Antxeta hankabeltz berdinak beste prespektiba batean
Pasa den udaran jaiotako beste gazte bat, lumajea nahiko egoera txarrean dauka eta mokoa ere horia duelako dakigu pasa den udaran jaiotakoa dela.

Oraingo honetan, lehenagoko udaberrian jaiotako beste hiru Antxeta hankabeltz. Lumaje hau ikustea oso zaila da, hegazti oso itsastarrak izanik lurrera kumatzeko garaian bakarrik etortzen direlako eta gazteak oraindik kumatzeko beharrik ez dutenez ez dira kolonietara edo lurrera gerturatzen udara partean.

Beste Antxeta hankabeltz gazte bat lehen udarako lumajearekin


Oraingo honetan Antxeta hankabeltz gaztea lehenengo urteko lumajearekin, argazki honetan oso ondo ikusten den bezala w moduko bat marrazten du bere bizkar aldean. 


Beste Antxeta hanka beltz gazte bat neguko lumaje arruntarekin.


Kaio beltzak (Larus marinus)

Munduko kaiorik haundiena da berau. Kantauri ixuri aldea da Kaio beltzak kumatzen duten hegoaldeen dagoen lurraldea eta Svalbard berriz izango da iparraldeen kumatzen duten lekua. Beraz espezie honen bi aurpegiak izango lirateke bata zein bestea. Kantauri ixurialdeari dagokionez orain dela gutxi hasi dira ale batzuk ingurune honetan kumatzen.

Orain dela hilabete gutxi jaiotako kaio beltz baten lumaje arrunt bat da hau, beste kaioekin alderatuz isats puntan duen marra beltz hori askoz ere txikiagoa eta borrosoagoa izaten du. Isatseko marraren berezitasuna, lehen urteko kaio beltza, bere adin berdineko beste kaio espeziekin bereizteko truko polita da.

Lehen udarako eta bigarren udarako bi kaio beltzen arteko bereizketa. Argi ikusten den bezala eskubikoa bigarren udarakoa izango litzateke eta ezkerrekoa lehen udarakoa.


Goiko kaio beltz hau bere neguko lumajearen bidean dijoa, argazki honetan argi ikusten den bezala, hegal puntako pare bat luma eta isatseko beste batzuk mudatzeko geratzen zaizkio oraindik. Luma horiek behin mudatzean neguko lumajea izango du.


Kaio beltza bere udarako lumajearekin.

Svalbard udaran. Oso iparraldean kokatua dagoen lurralde bat izan arren, han ere elurra urtu egiten dela ikusten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario