viernes, 1 de mayo de 2020

Euskal arrantzaleekin batera antxoaren kosteran dabiltzan kaio Europarrak

Egunotan euskal kostaldean antxoaren kostera pil-pilean dagoen honetan, bertakoak ez diren kaio ugari inguratu dira hona. Arrantzaleak non, kaioak han arrairen bat noiz itsasontzi ingurutik lapurtuko. Arrantzaleak kaiatik irten ondoren, itsasontzien atzetik jarraika itsaso barrenera kilometroak eman ditzazkete. Eta behin arraina arrapatuta arrantzaleak bueltan kaiara datozela, itsasontziaren atzealdean hega eginez, bidean aurkitzen dituzten kaio berri gehiago itsasten zaizkie eta kaiaraino erakartzen dituzte. Hemengo kaio arruntena kaio hanka horia den arren, Europako beste lurralde batzuetan kumatzen duten beste kaio espezie ugarik bixitatzen gaituzte. Jarraian adibide batzuk dituzue.

Audouin Kaioa (Larus audouinii)


Audouin kaioak bere jatorria mediterraneoan du eta negua pasatzera Afrikako mendebaldeko kostara joaten dira batez ere. Hala ere, pasa den astean Getariako hondartzan ikusi nuen ale bat. Udaberriro aleren bat ikusten da kantauri ixuri aldean, baina banakakoak dira behaketa hauek. Mediterraneoan, batez ere arrantzaleen itsasontzien atzetik ibili izan dira eta hemen ere egun hauetan aukera paregabea izango zuten antxoetan ari direnei jarraika ibiltzeko. Ez da beste kaio gehienak bezala hondakin jalea, arraia jatea baitu gogoko batez ere. 



Mediterraneo ixuri aldeko kaio hankahoriak (Larus michahellis michahellis)


Kaio hankahori mediterranearrak dira guzi hauek, gazteak izanik, beraien jaio lekura berriro kumatzera itzuli beharrik ez dutenez, kantauri ixuri aldeko antxoa eta berdelaren kanpaiña aprobetxatzen geratu dira. Mediterraneo ixuri aldean kumatzen du "michahellis" azpiespezie honek, gure kaio "lusitanius-ek" berriz, kantauri eta atlantikoko kostako lehen lerroan kumatzen du. Gureak penintsula barrura oso gutxi sartzen dira eta mediterranearrak berriz, goiko hauek bezala, negua pasatzera etortzen dira gure ingurura batez ere. Eta orain udaberrian, gazteak bakarrik geratu dira, heldu denak beraien lurraldeetan, kabia zaindu eta elikatzen daudelako. Euskal herrian Mediterranear kaioz inguratuta geratzen ari gera azken urteetan. Penintsula iberiar barne aldean dauden hezegune gehienetan kumatzen du espezie honek, hemendik gertuen, Nafarroako Yesa edo Iruña inguruko hezegune batzuetan, Gasteizen Salburuan, Burgos eta Kantabriako mugan edo Landesetako urtegi batzuetan. Baina oraindik ez dira gure "lusitanius" kaio hankahoriekin nahasi inoiz. Hauek, izatez gureak baino askoz handiagoak dira, naiz eta begiz begiratuta berdiñak eman.

Pasa den ostiralean Mutrikuko hodar beltz hondartzan ikusi nuen, orain dela bi udaberri Suitzako laku batean jaiotakoa.

Ondarroako Arrigorri hondartzan ikusi nuen pasa den ostiralean eta Zaragozako Expo erakuslekuko teilatuan jaio zen orain dela bi udaberri



Getariko Malkorbe hondartzan pasa den Ostiralean ikusi nuen eta lehengo urteko udaberrian Burgos eta Kantabria artean dagoen Embalse de Ebron jaiotakoa.


Ondarroako Arrigorrin pasa den larunbatean ikusitakoa eta La Camargan, Marsellan ondoan pasa den udaberrian jaioa.


Ondarroako Algorrin pasa de ostiralean ikusia eta pasa den udaberrian Zaragozako Expo pabelloi bateko teilatuan kumatutakoa



Kaio ilunak (Larus fuscus)

Euskal herrian kaio ilun oso gutxi geratzen dira negua pasatzen, hauek batez ere Europa iparraldeko bidean hemen elikatu eta aurrera migrazioan dijoazenak dira. Baina migrazio hori indarrez jarraitu ahal izateko atseden hartu eta elikatu baharra dute. Eta hemengo egonaldi horiek hortarako baliatzen dituzte. Euskal herrian bi edo hiru bikotek bakarrik kumatzen dute, beste gehienek aldiz, Europa iparraldeankumatzen dute.

Getariako kaian pasa den ostiralean ikusia eta pasa den udaberrian Galesen (uk) jaioa.


Pasa den ostegunean Ondarruko kakalekun ikusia eta orain dela bi udaberri Nantes (Frantzia) ondoko irla txiki batean jaioa


Pasa den Ostegunean Ondarroako Arrigorri hondartzan ikusia eta lehengo urteko udaberrian, Frantzia mendebal aldean dagoen Re irlan jaioa.


Pasa den asteazkenean Getariako Markorbe hondartzan ikusia eta Norbegian eraztundua


Pasa den ostegunean Getariako Malkorbe hondartzan ikusia eta Herbeheretan eraztundua


Pasa den ostiralean Getariako kaian ikusia eta Herbeheretan eraztundua


Kaio beltza (Larus marinus)
Kaio beltza ez da kaio ugaria, baina munduko kaiorik handiena da. Euskal herrian pare bat bikotek kumatzen dute bakarrik eta negu partean berriz, Europa iparraldetik etortzen zaizkigun ale batzuen bixita izaten degu.
Pasa den ostiralean Hondarribiko hondartzan ikusia eta orain dela bi udaberri Normandian jaioa.


Orain dela astebete Getarian ikusia eta orain dela 4 urte Frantzia mendebal aldean dagoen Ré irlan jaioa.


 Kaio buru beltza (Larus melanocephalus)
Kaio buru beltzak, gure kaio hanka horien aldean txikiak dira eta ez dute hemen kumatzen. Frantzia eta Beljika inguruan daude kolonia haundi xamarrak eta bestela bere populazioaren zatirik haundienak Europa ekialdean kumatzen du.  Behean duzuen ale hau ez da heldua eta horregatik, oraindik kumatzera joan beharrik ez duenez, udaberri hau gure inguruan igarotzea pentsatuko zuen. Kaio hauek, itsaso barrenean ibiltzea gustoko dute eta atsedena hartzera marearteko limoetara joatea dute gogoko. Gipuzkoa eta Bizkaiako hondartzetan ez dira ugariak, Txinguditik hasi eta iparraldera askoz ugariagoak dira. Hemen, kaia inguruko ur geldiak erabiltzen dituzte atsedena hartzeko. Oso kaio beldurtia da eta asko kostatzen zaio hondartzetara sartzea.

Pasa den ostegunean Ondarruko Arrigorrin ikusia eta lehengo udaberrian Beljikan jaioa

Kaio hegalzuria (Larus glaucoides)
Kaio hegalzuri hau negua pasatzen geratu da Ondarruko kaiari itsatsita. Bertan dagoeneko pare bat hilabete eramango ditu. Hauen jatorria Groenlandia da, erderaz gaviota polar edo Groenlandesa bezala da ezaguna. Urtero etortzen zaigu neguan aleren bat honera bainan oso oso bakanak izaten dira. Beste kaioak ez bezala zuri grixa du bere lehenengo urteko lumajea eta beste kaioekin batera atseden hartzen dagoenean asko nabarmentzen da ingurukoengandik.

Ondarruan lehengo astean ikusia eta pasa den udaberrian Groenlandiako parajeren batean jaioa. Aranzadik elkarteak eraztundua izan da eta lagin batzuek hartu dizkio azterketa sakon bat egiteko. 

2 comentarios:

  1. Hola, bonitas fotos me gustan las gaviotas, ¿Puedes ver mi blog?, tengo pocas visitas ya que es muy reciente, se llama bicheandoporelmonte.blogspot.com, disfrútalo y sígueme

    ResponderEliminar
  2. Gracias Daniel, que bien, siempre está muy bien que podamos compartir aficiones. Acabo de mirar tu blog y me ha gustado mucho. Sigue disfrutando como hasta ahora. Ahora mismo pienso subir a mi blog como uno de los blogs favoritos.

    ResponderEliminar